progresio geometriko
- 1. Mat.
- sin. segida geometriko
Ondoz ondo dauden bi zenbakiren arteko zatidura konstante (arrazoi komuna) duen zenbaki-segida. Lehen gaia a izanik, eta arrazoi komuna r izanik, progresioak forma hau izango du: a, ar, ar2, ar3... eta enegarren gaia hau izango da: arn − 1 Baldin eta r ≠ 1, lehenengo n gaien batura hau izango da: a(1 − rn)/(1 − r); eta r = 1 bada, lehenengo n gaien batura hau izango da: na Adibidez, 5, 10, 20, 40 progresio geometriko bat da, lau gaiz osatua, eta arrazoi komuna 2 duena (gai bakoitza aurreko gaiaren bikoitza da).